XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrek egina eta haurrentzakoa izango den ipuin liburu bat egiten ari gara.

Horregatik honako hau nahi dugu: zuek guztiok, bakoitzak bere erara, animaliei gertatutako abentura ipuin bat idaztea.

Erabilitako kontsigna mota honen bidez, eskatutako testuaren edukinari buruzko adierapenak emateaz gain lortu nahi den testu-motaren kontrola bilatzen da enuntziazio egoeraren ezaugarriak zehaztuz: jasotzailea, testuaren helburua, enuntziatzailea.

Honela, behar den kontestua sortuz kontsignaren bidez ikasleek nahi den testua produzitzea lortzen da.

ADAMek (1984) deskribatutako bostnako ereduan oinarriturik, DOLZek (1987) erabili dituen gainegitura narratiboko faseen izen berberak erabiltzen dira lan honetan.

NARRAZIOA / Hasierako egoera (HE)/ Indar transformatzailea (IT)/ Ekintzaren garapena (EG)/ Indar orekatzailea (IO)/ Bukaerako egoera (BE).

Hasierako egoera (HE): Narrazioa kokatzen eta sarrera ematen duen hasierako oreka egonkorra azaltzen du lehendabiziko fase honek.

Indar transformatzailea (IT): Hasierako oreka hausten duten indar eta eragozpenak agertzen dira.

Ekintzaren garapena (EG): Aurreko fasean sortutako egoera desorekatua gainditzeko gertatzen diren ekintza eta baliabide desberdinak azaltzen dira fase honetan.

Indar orekatzailea (IO): Indar transformatzailearen kontrako beste indar berri bat sortzen da haren eraginari aurre eginez.

Bukaerako egoera (BE): Oreka berri bat agertzen da, hasierako egoeraren berdina ala desberdina izan daitekeena.

Eskema honen arabera, beraz, fase bakoitzaren agerpena mugatu eta aztertu egin da testu guztietan.

Jasotako 64 testuetatik 6. mailako hiru testu baztertu egin dira kontsignaren badintzetara ez egokitzeagatik, ez bait ziren narrazioak.

Ipuinen azterketari dagokionez, zati narratiboak besterik ez dira kontuan hartu.

Elkarrizketa diren pasarteak edo testu txertatuak (TT) baztertu egin dira, haien azterketa beste atal batean aurkezten delarik.

3. HIPOTESIAK. 1. Ikertutako bi adinetan -TU + Lehenaldi motako formen erabilera nagusia izatea espero da.

2. Bestalde, -TZEN + Lehenaldia eta Lehenaldi Trinkoaren alorreko formen erabilera trinkoa espero da, -TU + Lehenaldikoekin batera.